Lagunarteko hizkera

Gazteen artean euskararen erabilerari eustea dugu helburu. Izan ere, gero eta nabarmenagoa da erderarako joera erabilera informaletan. Telebistako Mihiluze saioan horretan saiatzen dira, hizkuntzarekin gozatzeko, sentitzeko, ligatzeko… baliabideak eskaintzen. Norabide berean doa aurten Labiaga ikastolako DBH1-en eta DBH2-n egiten ari garena. Urtxintxa eskolako begiraleen eskutik, haserratzeko, ligatzeko eta adarra jotzeko erak lantzen ari dira egunotan. Urriaren 9an izanen dute azkeneko saioa. 30 gaztetxok parte hartu dute guztira.

 

Hartara, gazteek euskaraz zernahi adierazteko gaitasuna landuko dute. Eta zenbat eta hobekiago moldatu hizkuntza batean, orduan eta gehiago erabiltzen da, hori jakina da. Euskaraz egoera guztietan (baita erabilera informalean ere) moldatzeko tresnak emanez, euskararen erabilera eta kalitatea ari gara bultzatzen aldi berean.

Gazte hizkera lantzeko saio hauek zer-nolako harrera izan duten jakiteko balorazioa eginen dugu laster. Dena dela, aurten lehenbiziko urtea da antzeko zerbait antolatzen duguna. Heldu den urtean gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko ahaleginak biderkatu beharko ditugu. Alegia, irekitako lan ildo honi segida emateaz gain, bide honetan sakondu ere egin beharko dugu aurrerantzean.