Euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko kanpaina berria eginen dute hainbat euskara zerbitzuk aurtengo udan. Liburu-klika izena du egitasmoak, eta herritarrak bultzatu nahi ditu euskaraz irakur dezaten, eta gainera irakurritakoa elkarbana dezaten.

Helburuak

Honakoak dira egitasmo honen xede nagusiak:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
  • Gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea.
  • Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
  • Euskal liburugintza indartzea.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
  • Esperientzia literarioak konpartitzea.

 Urratsak

  1. Parte hartzaileak euskarazko liburu bat hautatuko du, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurriko du.
  2. Sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabalduko du. Bideo bat, argazki(-muntaia) bat edo post bat izan daiteke. Hori bai, ezinbertzekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburuklika traola ere. Sare sozialik ez dutenek egindakoa zuzenean e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
  3. 12 urtetik beherakoek liburuaren protagonistetako baten marrazkia egin edo idatziz bertze bukaera bat emanen diote liburuari eta e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
  4. Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak helaraziko zaizkie, eskualdeko liburu dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak %30 merkeago erosi ahal izanen dituzte (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin). Opari-txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jasoko ditu gehienez.

Sareetan argitaratu denaren froga e-postaz bidaltzeko helbideak:

  • Baztango Udala > euskara@baztan.eus
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea > euskara@bortziriak.eus
  • Malerrekako Mankomunitatea > euskarazerbitzua@malerreka.eus
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Larraunaldea) > larbeleareuskaraz@iparmank.eus
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Leitzaldea) > laga@iparmank.eus
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Ultzamaldea) > ezubioa@iparmank.eus
  • Sakanako Mankomunitatea > euskara@sakana-mank.eus

Liburu-denda laguntzaileak

  • Altxuko-denda (Erratzu)
  • Arkatz (Altsasu)
  • Astitz (Leitza)
  • Axular (Elizondo)
  • Elustondo (Irurtzun)
  • Kaxeta (Etxarri Aranatz)
  • Igone (Bera)
  • Lanbroa (Lekunberri)
  • Liburunda (Altsasu)
  • Maimur (Leitza)
  • Martxueta (Irurtzun)
  • Nafarpress (Elizondo)
  • Ostiz (Doneztebe)
  • Purienea (Bera)
  • Telletxea (Lesaka)
  • Xagu (Lesaka)

Eskualdeko liburutegi publikoak

  • Altsasu
  • Arbizu
  • Bera
  • Doneztebe
  • Elizondo
  • Etxalar
  • Etxarri Aranatz
  • Irurtzun
  • Larraintzar
  • Lakuntza
  • Lekunberri
  • Leitza
  • Lesaka
  • Olazti
  • Urdiain
  • Ziordia

Erakunde antolatzaileak

  • Baztango Udala
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Malerrekako Mankomunitatea
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
  • Sakanako Mankomunitatea

Erakunde laguntzailea

Nafarroako Gobernua

Orrialde digitala:

https://spark.adobe.com/page/O87flcOwz8jrW/

Bideoa:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.