Datorren larunbatean, azaroak 16, 22:00etan, Tartean Teatroak Lingua nabajorum emanaldia eskainiko du Berako Kultur Etxean. “Euskararen historia txoroa” da, egileek diotenez, antzezlan horretan agertzen dutena. Haien arabera, .euskaldunak historian zehar beti ibili dira liskarrean kanpokoekin edo euren artean. Liskarrok sortu eta garatu omen dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio. Hortaz, euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu, batekoak edo bertzekoak, beti izanen direlakoz.

Emanaldia 22:00etan hasiko bada ere, ordu bat lehenagotik kultur etxea irekia egonen da, sarrerak erosi ahal izateko. Sarrerak 7 eurotan eskuratzen ahal dira.

Horrela emanen zaio akabila Berako XV. Kafe Antzerki Zikloari. Jakina denez, zikloa Berako Euskara Batzordeak antolatzen du, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

Lingua Nabajorum estreinaldiaren bideoa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.