Mairu Antzerki Tailerrak jasoko du “Arnasguneak” beka

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jasoko du ‘Arnasguneak’ antzerki sorkuntzarako beka, ‘Intxaurra’ antzezlana sortzeko. Manex Fusch izango da zuzendaria, eta inguratzen gaituen ekosistemak guregan duen eragina islatuko dute, Gaizka Sarasolak idatzitako testuan oinarrituta.

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute aurten, arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzeko, eta Lesakako Mairu Antzerki Tailerra izan da lehenbiziko edizio honetako irabazlea, epaimahaiak hala erabakita.

Informazio gehiago hemen.