MANKOMUNITATEA

Aurkezpenamankomunitatearen eguna_web

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko estatutuak.

BEM estatutuak

Euskara mankomunitatearen 2019ko ekintza plana.

2019ko ekintza plana

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea 1990ean sortu zen, herritar euskaltzaleen eskariz eta euren bultzadari esker.

Bortzirietan euskararen alde lan egiteko tresna da.

Helburua: gizarte bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea.

Mankomunitatea Bortzirietako bortz udalek (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka) osatutako herri erakundea da.

Euskara zerbitzua Arantzako herriko etxean dago eta astelehenetik ortziralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00etara bere ateak zabalik ditu.

Mankomunitatea, halaber, batzordeez osatutako erakundea da.

SANYO DIGITAL CAMERA

Herri bakoitzean bada euskara batzorde bat.

  • Batzorde horietan herritarrek parte hartzen dute (euskaltzaleek, ordezkariek, etab).
  • Zereginak:
    • Herrian euskararen alde lan egitea.
    • Mankomunitatearen lanari jarraipena egitea.

Herritarren parte hartzearen garrantzia Aholkularitza Batzordean islatzen da.

  • Euskaltzaleek osatzen dute, eta bere egitekoa mankomunitatearen erabaki organoari aholku ematea da.
  • Plangintza eta aurrekontuak onartzeko, eta estatutuak aldatzeko, txostena egin behar du. Bere iritzia erabaki organoan emateko eskubidea du betiere.

Batzorde Erabakitzaileak hartzen ditu erabakiak, bere izenak adierazten duen gisara.

  • 7 kidek osatzen dute, Bera eta Lesakako bina ordezkarik, eta Arantza, Etxalar eta Igantziko ordezkari banak.

Mankomunitateko lehendakaria Arantzako ordezkaria da.

Mankomunitateko euskara zerbitzuan bi teknikari eta administratzaile laguntzaile bat (behin-behinean) ari dira lanean.

HELBURUAK

Erabilera

  • Gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea.
  • Helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

Hizkuntza eskubideak

  • Herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea.

Ezagutza

  • Herritarrek euskara ikas dezaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzea eta helburu horretan ari direnei laguntza ematea.

Tokiko administrazioa

  • Bortzirietako udaletan, mankomunitateetan eta haien menpeko erakundeetan euskara lan eta zerbitzu hizkuntza izan dadin lortzea.

Elkarlana

  • Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako gizarte sektoreak modu egokian koordinatzea, aipatu helburuen eraginkortasuna ahalik eta handiena izan dadin.
  • Euskararen normalizazioan diharduten erakunde eta talde ezberdinekiko koordinazioa bideratzea.

Helburu hauek lortu ahal izateko behar diren egitasmoak, ekintzak, ordenantzak eta zerbitzuak antolatzea eta garatzea.