MANKOMUNITATEAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2014ko martxoaren 25ean egindako bileran zenbait diru laguntza deialdi egitea onartu zuen. Hain zuzen ere, honakoak dira onartu diren deialdiak:

Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia.
Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia.
Bortzirietan euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako diru laguntza deialdia.
Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntza deialdia.

Deialdiaren oinarriak mankomunitatearen webgunean (www.bortziriak.eus) kontsulta daitezke. Interesatuek eskaerak egiteko epea apirilaren 1etik 30era bitartekoa izanen da.