Aurten, 2010ean, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 20 urte bete ditu. Urtemuga garrantzitsua gogoratzeko eta mankomunitate eraginkorra aldarrikatzeko, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Euskara Batzordeek ospakizun-eguna antolatu dute Beran datorren urriaren 31n.

Egun horretan ekimen jendetsua burutu nahi dugu. Berako “Matzada” futbol zelaian mankomunitatearen logotipo erraldoia jendearekin osatu nahi dugu eta airez hartutako irudia atera. Ondotik, “Matzada”tik Altzateko plazaraino martxa jendetsua burutuko dugu, musika, dantzariak eta bortziritarrekin.


Irudi handi hori osatzeko jende aunitz behar, eta horretarako herritarren laguntza behar dugu. Denon artean gauza ederra eginen dugu. Bidenabar, ondotik izanen den herri bazkarira animatu nahi ditugu herritarrak, giro ederra izanen baita ziur.

Euskara behar dugulako eta Euskara Mankomunitate eraginkorra behar dugulako, etor zaitezte mankomunitatearen egunera.

Bortzirietako Euskara Batzordeak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.