Solaslaguna egitasmoak antolatzen duen mintzapraktikarako boluntario baten bila dabiltza Beran. Horren xedea euskaraz trebatzeko beharra dutenei laguntzea da, astean ordu bat eskainiz. Euskara ongi menperatzea da baldintza bakarra.

Solaslaguna ekimenak boluntario bat bilatzen du

Bortzirietako, Baztango eta Malerrekako Solaslaguna ekimena 2007an sortu zen euskarazko mintzamena hobetu nahi dutenei laguntzeko helburuarekin. Hiru eta bortz lagun bitarteko taldeak osatzen dituzte eta astean behin elkartzen dira euskaraz jarduteko, aisialdi giroan, beti ere. Harez geroztik, ehunka lagunek parte hartu dute eskualdean eta, euskara bultzatzeaz gain, bestelako ekintzetan parte hartzen dute, hala nola, mendi irteeratan, bisita gidatuetan edota sagardotegietako bazkarietan.

Egitasmo honen parte izan nahiez gero edota informazio zabalagoa jasotzeko jo ondorengo helbideetara edo telefono zenbakira:
• 610920673 • solaslaguna@topagunea.eus
http://solaslaguna.blogspot.com/

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.