Aurten ere hirugarren urtez jarraian Sareuskak, Bortzirietako, Behe-Bidasoako eta Hego Lapurdiko euskara arloen ekimenak Mintzodromoa antolatu du euskararen nazioarteko egunaren harira. Oraingo honetan Donibane Lohizunen izanen da hitzordua, Ravel aretoan, abenduaren 1ean, ortzegunarekin, goizeko 10:00etan hasita. Izen ematea zabalik da dagoeneko. Parte hartzeko telefono hauetara deitzen ahal duzu, edo helbide elektroniko hauetara idatzi: 948 634 125 eta euskara@bortziriak.eus (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea) edo 610920673 eta solaslaguna@topagunea.org (Solaslaguna).

Goizko argazkian:
– Mentxu Peña, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria.
– Michel Ibarluzia, Hego Lapurdiko Hiriguneko euskara burua.
– Arantxa Berrotaran, Bidasoa-Txingudi kontsortzioko euskara arduraduna.

Prentsa Oharra

Mentxu Peñaren hitzak

Prentsaurrekoa: entzunezko dokumentua

Kartela_web

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.