Ortziralean, azaroak 1, emanen zaio hasiera Berako Kafe Antzerki Zikloaren XV. edizioari. Lehen emanaldia Oihan Vegaren eskutik izanen da, eta Euskararen espektakulue bakarrizketa eskainiko digu. Emanaldia Bikuilu ostatuan izanen da, 22:00etan.

Bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironikoa da, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaituena: Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara? Umorea eta sarkasmoa erabiliz, horrelako galderen inguruko hausnarketak eginen ditu irrati esatari eta telebista aurkezle ezagunak, El club de la comedia ezagunaren formatuko bakarrizketan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.