Robotika ikastaroan izena emateko epea zabalik

Euskarabideak, Sarean Euskaraz ekimenaren barne, Robotika ikastaroa antolatu du Beran, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin. Ikastaroak azaroaren 7an eta 14an izanen dira, Beralandetan, 17:00etatik 20:00etara, eta doakoak izanen da. Izen emateko, interesatuek Sareaneuskaraz webgunera jo beharra dute.