Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sare sozialen inguruko bideo tutoriala prestatu du. Urrats erraz batzuk segituta, zenbait sare sozial euskaraz paratzen ahal dira.

Bidenabar, sare sozialak euskaraz egon daitezen eta euskaraz erabiltzeko mezua zabaltzea da asmoa. Izan ere, bideo honek baliabide digitalen inguruko serie bati hasiera emanen dio: eskuko telefonoko sistema eragile eta aplikazioak, Interneteko nabigatzaile eta posta kudeatzaileak, sistema eragile eta programa informatikoak, eta mundu digitalarekin zerikusia dutenak, oro har, euskaraz paratzeko eta euskaraz erabiltzeko aukera izan dezagun. Espero dugu bideo hau eta gibeletik etorriko direnak erabilgarri izanen zaizkizuela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.