Urrian eta azaroan Solasgun taldeak elkartzen hasten dira Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan. Izena emateko epea zabalik da, eta euskara praktikatzeko gogoa dutenek zein horien bidelagun izan nahi dutenek egitasmoko dinamizatzailearekin harremanetan jartzea bertzerik ez dute, Solaslagunaren txokoan , 610 920 673 telefonora deituta, edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatzita.

Izen emateko garaia ireki den honetan, Solaslagun egitasmoaren izaera eta balioa ederki laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa ikusgai da sarean.

Azaroan aurkezpen berenduak izanen dira, Solaslagunek eurek berriz ere topo egiteko, eta hasi nahi dutenek izena emateko eta bertze kide batzuk ezagutzeko aukera izan dezaten. Bortzirietako aurkezpen berendua azaroaren 6an izanen da, asteazkenarekin, 19:00etan, Berako Beralandeta aretoan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.