SOLASLAGUNA: IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Urriaren 30era arte mintzapraktika taldeetan izena emateko epea irekita izanen da.

Izena emateko, honako telefono honetara deitzen ahal duzue, edo helbide elektroniko honetara idatzi: 610920673 – solaslaguna@mintzapraktika.org.

Badira zenbait urte Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan Solaslagun egitasmoa abian dela, eta, urtetik urtera, gero eta jende gehiagok bat egiten du euskara erabili eta hobetzeko astean behineko hitzorduarekin.

Euskaldun zahar zein berriek hagitz paper garrantzitsua jokatzen ahal duzue euskara ikasi edo hobetzeko premia duten herritarrei laguntzen. Eta hori lagun giro atseginean eta gustuko jarduera bat egiten lortzen denean, hagitz esker oneko kontua da. Ez dugu ahantzi behar, gure inguruan, euskararen erabilera maila apalena helduen artekoa dela, eta, hortaz, badela zeregina adin talde honetan euskararen erabilera areagotzen. Aurten, bereziki, gurasoei deia egin nahi diegu Gurasolagun izan daitezen. Horretarako, ikastetxeen bidez, gutuna helarazi diegu.

icon Solaslaguna eskuorria

icon Gurasolaguna

Ttipi-ttapan berria

Solaslaguna bloga