Solaslagunak mendilagun

Udaberriko agendari hasiera emanez, heldu den apirilaren 29an, larunbatarekin, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako solaslagunak mendi itzulixka egiteko elkartuko dira. Halere, plana ez da bakarrik solaslagunentzat, mendian ibili bidenabar euskaraz ari nahi duen guziarentzat irekia dago. Horretarako aitzinetik izen eman behar da 610 920 673 telefonora deituz edo solaslaguna@topagunea.org helbidera idatziz.

Berako Altzateko plazan elkartuko dira goizeko 10:00etan, eta Ibardinera kotxez joanen dira. Handik abiatuta, 3 orduko itzulia eginen dute mugaz muga. Bukatzeko, bazkaria eginen dute Txoko Berri jatetxean.

Informazio gehiago hemen: