Solaslagunak upategira

Solaslagunek ikasturte amaierako irteerekin eta ekintzekin jarraitzen dute. Oraingoan upategira irteera antolatu dute. Zurukuaingo Aroa upategira joanen dira, maiatzaren 13an, Hondarribiako eta Iruñerriko solaslagunekin batera.

Kasu honetan izen ematea mugatua izanen da, upategian gehienez ere 30 lagunentzako tokia baitago. Beraz, izen ematen duten lehen 30 lagunak joanen dira.

Egun guziko gastua 35 eurokoa izanen da, eta prezio horretan sartzen dira garraioa, bisita gidatua, ardo dastatzea eta menua.

Izen emateko idatzi mezu bat e-posta honetara: solaslaguna@topagunea.org