SOLASLAGUNEN LUNTXEAN AURPEGI BERRIAK

Urriaren 19an solaslagunen aurkezpen luntxa egin genuen Lesakan, baita ederki pasa ere. Egitasmoaren dinamizatzaileak, Oianko Gardek, harrera egin zien guztiei, dagoeneko taldeetan parte hartzen dutenei, eta etorri berriei. Izan ere, hori baita pozgarriena, urtetik urtera solaslagunen kopuruak gora egiten segitzen duela. Aurten, Lesakan eta Beran talde berriak sortuko dira, baina oraindik bada aukera talde gehiago sortzeko. Animatu!