Solaslagun egitasmoaren barne, aparteko ekintza egin ohi dugu hilero, eta joan den igandean gure txanda izan zen. Mendi ibilaldia egin genuen Beran; herritik abiatu eta Lasolako bentara joan ginen. Eguraldia bikaina izan genuen, baita giroa ere. Hurrengo saio osagarria Baztani dagokio. Asmoa da apirilaren 28an, igandearekin, mendi ibilaldia egitea Erratzutik Baigorrira. Izan ere, urtero bezala, Nafarroaren Eguna ospatuko baita bertan. Ekintza hauek irekiak dira, eta edozein herritarrek parte hartzen ahal du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.