Heldu den ekainaren 23an, ortzegunarekin, udako etorreraren harira sua piztuko dute Lesakan ohi bezala, eta horren inguruan, euskara batzordeak zenbait ekitaldi antolatu ditu.

Aurtengoa urte berezia izanen da. Batetik, bi urteko etenaren ondorik berriz ere piztuko delako sua herriko plazan. Bertzetik, lekuko aldaketa izanen delako; Lesakako Euskara Batzordeak erreleboa emanen dio sortu berri den Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduari. Eta hain zuzen ere, bi horiek izanen dira aurtengo omenduak, Lesakako Euskara Batzordea bere hamarkadetako ibilian euskarari eta herriari egindako ekarpenagatik, eta Bor-Bor euskaltzaleen mugimendua, euskararen sua itzal ez dadin eta etengabe piztu dezagun.

Egitarauari dagokionez, bertsoak, dantzak, afaria, adierazpena eta kantaldia izanen dira, betiere suaren ingurumarian.

Euskara batzordeak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.