TELP TAILERRA

TELP tailerra Beran:
Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi

Horrelakoak bizitu dituzu?:
– Bilera batean izan zara. Zortzi lagun zineten; denek zenekiten euskaraz, batek ez bertze. Bilera osoa gaztelaniaz izan da.
– Supermerkatuko kutxan zaude, erosketak ordaintzeko zain. Kutxazainari euskaraz eginen zenioke baina, ba ote daki euskaraz? Ongi hartuko al dizu zuk euskaraz egin eta ez badaki?
– Nafarroako Gobernuko bulego batera joan zara, tramite batzuk egitera. Ongi dakizu euskaraz egiteko eskubidea duzula, legeak hala dio. Hango langileari euskaraz egin diozu, baina modu txarrean erantzun dizu ez dakiela euskaraz, eta gaztelaniaz egiteko.

Gisa horretako egoeratan ikusten dugu aunitzetan gure burua euskaldunok, eta ez gara ongi sentitzen. Euskaraz egin nahi eta ezin; gehienetan geure barrengo trabengatik, gainera.

TELP tailerrean horrelako egoerak gainditzen laguntzeko teknikak lantzen dira. Ikastaro aproposa euskaraz bizitzeko hautua egin duen edozeinentzat!

Non eta noiz:

• Abenduak 5, astelehena: arratsaldeko 5:00etatik 8:00ak arte
• Abenduak 6, asteartea: goizeko 9:30etik 14:00ak arte.
• Beralandetan (Bera).

Izen ematea:

• Bortzirietako Euskara Mankomunitatean: 948 634 125 / euskara@bortziriak.eus
• Epea: azaroaren 21etik abenduaren 2ra, ortzirala
• Prezioa: 20 €
o Bankuko transferentzia eginez: Euskadiko Kutxa: 30350135 911350013416 / Nafarroako Kutxa: 20540190331100000029
• Gehienez ere 25 lagun onartuko dira.

Irakaslea: Gemma Sanginés.

ANIMA ZAITEZ!

icon TELP ESKUORRIA

icon Sanginés: elkarrizketa