Azken urteotan ohi denez, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu, Dindaia Fundazioarekin batera.
Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin udalekuak uztailaren 4an hasiko dira, eta hilabete horretako 29ra arte arituko dira. Lesakako kasuan, udalekuak uztailaren 11n hasiko dira, eta abuztuaren 5ean bukatuko. Herri guztien kasuan, udalekuak astelehenetik ortziralera izanen dira, goizeko 10:00etatik 13:00ak arte.

Izen ematea
Izen ematea maiatzaren 16an, astelehena, hasiko da, eta zabalik egonen da maiatzaren 27ra arte, ortzirala. Izen ematea Dindaia Fundazioan egin behar da: 948266240 telefonora deituta (10:00etatik 15:00ak arte), edo e-postaz, uda@dindaia.com helbidera idatzita.

Matrikulari dagokionez, ume bat apuntatuz gero, 75 € balio du; bi anai-arreba baldin badira, 130 €; hiru anai-arreba izanik, 165 €.

Taldea sortzeko beharrezkoa da herri bakoitzean gutxienez 8 neska-mutikok izen ematea.

Bi eskaintza

Udaleku irekietan adinaren arabera bi eskaintza egiten dira. Batetik, 3-7 urte bitartekoek udalekuetako ohiko ekintzak izanen dituzte. Bertzetik, 8-12 urte bitartekoentzat adin tarte horri egokitutako sormen tailerrak izanen dira, hau da, olinpiadak, ura eta naturarekin lotutako tailerrak, sukaldaritza, birtziklaia eta esku lanak.

Arrakasta handiko eskaintza

Urteak daramatza mankomunitateak udaleku irekiak antolatzen, eta gaur egun arrakasta handia dutela erran daiteke. 2010ean, erraterako, 150 neska-mutikok izen eman zuten, eta 20 begirale aritu ziren lanean.

Mankomunitateak udalekuak antolatzeko helburu nagusia da neska-mutikoei udako oporraldietan eta aisialdia bezalako erremu informal batean euskaraz gustuko dituzten ekintzak eskaintzea. Egia da, bertzalde, gaur egun udaleku hauek funtzio sozial bat ere betetzen dutela. Izan ere, etxetik kanpo lan egiten duten gurasoentzat abantaila da horrelako eskaintza bat izatea.

icon Udaleku irekiak 2011

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.