Aurten ere ongi joan dira udalekuak. Lesakan, erratera, hagitz gustura ibili dira ur jokoetan, igerilekuan eta errekan. Beran, lehenbizikoz, tailerrak egin dituzte udalekuetan. Denetik egin dute: elastikoak margotu, lepokoak makarroiekin, puzzleak… Etxalarren, a zer irriak egin dituzten plastiko maindire bat zabal-zabal egin, xaboia bota eta gainean irristaka. Arantzan, asko gustatu zaie pina pan sua jokoa, eta mendira ere joan dira. Igantzin ez da talderik izan; ea heldu den urtean taldea egiten duten hor ere; izan ere, bertze herrietan haurrak eta gurasoak kontent gelditu dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.