Udaleku itxietan izena emateko aukera zabalik

Neska-mutikoek hamaika aukera dituzte udan aisialdiaz gozatzeko, baita udaleku itxietan parte hartzeko ere. Udaleku itxietan neska-mutikoek 7-10 egun pasatzen dituzten etxetik kanpo, 24 orduz lagun berriekin esperientziak partekatzen, haientzat berria den inguru batean. Hagitz esperientzia aberasgarria izaten da. Hori guzia euskaraz egiteko hamaika aukera dituzte, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aukera horiekin bilduma osatu du:

Horrez gain, udalekuei buruzko informazioa aldatzen doanez, informazio eguneratua hemen topatuko duzue.

Garrantzitsua da neska-mutikoei horrelako esperientziak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea, opor giroan, jarduera atseginak eginez, etxetik kanpo, lagunartean, euskalki ezberdinetan aritzen diren neska-mutikoak ezagutuz, eskolatik kanpo euskararen erregistro informalagoa landuz, etab.

Beraz, anima zaitezte zuek eta anima itzazue seme-alabak udalekuetan parte hartzera!

Irakurri artikulutxo hau!