Uztailarekin batera abiatu dira 2019ko udalekuak Arantza, Beran eta Etxalarren. Igantzin eta Lesakan uztailaren 15ean hasiko dira.

Arrakastatsu suertatu da aurtengo edizioa ere. Izan ere, guztira 3 eta 12 urte bitarteko 209 neska-mutikok izen eman dute, iaz baino 12 gehiagok. Arantzan 40 haur dira, Beran 102, Etxalarren 36, Igantzin 12 eta Lesakan 20.

Guztira 25 begirale arituko dira lanean: Beran 10, Arantza eta Etxalarren 4na, Lesakan 2 eta Igantzin 3 (horietako bat behar bereziak dituen haur batekin).

Mankomunitateak Dindaia Fundazioarekin batera antolatu ditu udalekuak, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Caixabank-Obra Sozialaren laguntzarekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.