UDALEKUEN ESKAINTZA ZABALA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu ditu. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen du; guztira hemezortzi proposamen bildu dira. Bertzean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman du; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara mankomunitateak eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatuko ditu esku-orriak. Norbait interesatua egonez gero eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, mankomunitatearekin harremanean jar daiteke.

icon LH Udaleku Itxiak

icon DBH Udaleku Itxiak