Aurtengo udalekuak martxan dira. Uztailaren 4an hasiko dira Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin, eta uztailaren 11n Lesakan. Udalekuetan begirale modura lan egin nahi dutenek orain dute aukera horretan izena emateko.

 

Baldintzak

Hiru baldintza hauek bete behar dira begirale lanetan aritzeko:

  • 16 urte beteak izatea.
  • DBHko titulazioa izatea (bukatu izanaren ziurtagiria aurkeztea nahikoa da).
  • Euskaraz jakitea (C1 maila). Titulaziorik ez izanez gero, C1 mailako proba egin behar da, ekainaren 2an.

Nora jo

Interesa dutenek beren curriculum vitaea bidali behar dute zerbitzuak@dindaia.eus helbidera, maiatzaren 31 baino lehen.

Informazio gehiago nahi duenak e-posta horretara deitzen ahal du, edo telefono honetara deitu: 619166138

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.