Ekainaren 13an, UEMA Eguna ospatuko da Beran. 1991n Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea sortu zen, helburu orokor hauek betetzeko: Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea, udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea, eta udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea. 1995ean Arantza UEMAn sartu zen eta orain arte Bortzirietako kide bakarra izan da. Udaberri honetan Etxalarrek eta Berak ere sartzea erabaki dute. Horrela, urtero egiten den UEMA eguna aurten Beran ospatuko da.


Beraz denak gonbidatuak zaudete. Animatu eta etorri!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.