UEMAk agerraldia egin berri du Nafarroako Parlamentuan, lanpostu publikoen inguruko txostena aurkezteko, eta euskaraz aritzeko gai diren langileak eskatzeko bertze behin ere. UEMAren lana eta ekarpena eskertu dute alderdi guztiek, arnasguneen garrantzia nabarmentzearekin batera.

UEMAren izenean, Iraitz Lazkano, UEMAko lehendakaria, eta Aitor Elexpuru, Berako alkatea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko ordezkaria mintzatu dira.

UEMAko ordezkariek Nafarroako Gobernuaren zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute. 5. aldia da udalerri euskaldunen ordezkaritza parlamentuan dela; horrek erakusten du egoeraren larria. Osasungintzan, mendiko zainketa lanetan, liburutegietan, Lan Saren, euskarazko zerbitzua eta herritarroi legez aitortzen zaigun eskubidea ez daude bermatuta.

Honako eskaera zehatza egin dute: langileen plantilla organikoetan behar bezalako hizkuntza eskakizunak paratzeko, batetik, eta, zirkuitu elebidunak bermatzeko, bertzetik, herritarrok aukera izan dezagun administrazioan hasi eta bukatu zerbitzua euskaraz jasotzeko.

Albistea UEMAren webgunean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.