Urriaren 15ean kultur ekitaldiak Etxalarren

Etxalarko Euskara Batzordeak kultur ekitaldiak antolatu ditu urriaren 15ean, ohi bezala, Usategietako igandeko bezperan. Larunbat arratsalderako bi ekitaldi prestatu ditu euskara batzordeak, Zein ongi bizi den Ulises antzezlana, 18:30ean, kultur etxean, eta Unama taldearekin kantaldia, 20:00etan, Herriko Plazan. Gaztaina erreak ere izanen dira jateko. Euskara batzordeak herritar oro animatu nahi du ekitaldiotan parte hartzera.