“URTE BERRI ON AMONA!” ETXALARREN

Etxalarko Euskara Batzordeak Urte berri on Amona! filmaren emanaldia antolatu du ekainaren 22an, ortziralarekin, Frontoian, gabeko 22:30ean. Urtero bezala, aurten ere hainbat kultur ekitaldi antolatuko ditugu urtean zehar. Baina ez ditugu guztiak udazkenean antolatuko, sakabanatuta baizik. Bertsolari filmaren ondotik, hau izanen da batzordearen bigarren ekitaldia. Zine ona euskaraz, gau giro ederrean eta debalde!

icon URTE BERRI ON AMONA