Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek, irailaren 8an abian jarritako euskalduntze kanpainaren barne, gonbite berezia egiten diete euskaltegiei eta 2011ko irail honetan matrikula egiten duten ikasleei.

Orain, kanpainari jarraipena emateko, euskara ikasleei proposamen interesgarria egiten diete, euren euskaltegiko ordezkariren batekin etorri eta, taldean, hitz-bingo batean parte hartzeko Artikako kultura-etxean, irailaren 29ko 18:00etan. Tarte atsegina izanen da, eta, buruari eraginez, garuna gazte mantentzeko “neurona-gimnasia” eginen dute. Hiru matrikula-erdi dira jokoan, eta irabazten duten hiru taldeek euren eskualdeetako euskaltegietara eramanen dituzte sariak. Gero, euskaltegiak izanen dira sariak euren ikasleen artean zozketatuko dituztenak.

icon Matrikulen_zozketa

Ekitaldian parte hartzeko, taldeek euskaltegian izena eman beharko dute irailaren 26an eta 27an, edo bertzela, euskara2@sakana-mank.com edo euskara@burlada.es helbide elektronikoetan. Informazio gehiago nahi duenak (www.eutsigazte.info eta www.mantentejoven.info) helbidean aurkituko ditu xehetasunak.

Aurtengo kanpainaren leloa abiapuntu hartu dute: Buruari eragin euskara ikasiz / mantente joven, pon en forma tu cerebro ZATOZ EUSKALTEGIRA. Leloarekin batera adierazi dute baikortasuna dela gaztetasunaren giltza. Eta gaztetasuna, gehienbat, buruan dagoela. Ikastea dela burua bizi eta gazte izateko modu hoberena; eta, gonbidapen horretarako, kontuan izan dute kanpaina mustu zuten egunean adierazi zigutena ere: hainbat ikerketek erakutsi dutela garuna osasuntsu mantentzeko laguntzaile bikaina dela bigarren hizkuntza.

icon Diru_laguntzaren_oinarriak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.