ZOZKETA BORTZIRIETAKO EUSKALTEGIAN: IKASLE SARITUAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko, ikasleen ahalegina saritzeko eta euren motibazioa indartzeko, Bortzirietako Euskaltegiko ikasleen artean bi sari zozketatu zituen, bata urte osorako matrikula, eta bertzea telefono eramangarria euskara ikasteko kxo! aplikazioarekin. Zozketa urriaren 14an egin zen Bortzirietako Euskara Mankomunitatean, eta honako bi ikasle hauek izan dira sarituak: Diana Dácosta Sousa, lehenbiziko urratseko ikaslea, eta Joxerra Martin Retegi, autoikaskuntzako eta goi urratseko ikaslea. Zorionak bioi!

Bortzirietako Euskaltegian euskara ikasteko taldeak abian direla urriaz geroztik, eta aukera bada urte berriarekin euskaltegian hasteko, otsailean berriz ere izena emateko aukera irekiko baita. Horrez gain, urte berriarekin EGA ikastaroa eskaintzeko asmoa du Bortzirietako Euskaltegiak. Interesatuek 948 637796 telefonora deitzen ahal dute informazio gehiago galdetzeko.

Argazki oina: Argazkian ageri dira, ezkerretik eskuinera, Beñardo Goietxe euskaltegiko irakaslea, Joxerra Martin eta Diana Dácosta euskaltegiko ikasleak, eta Jaime Iturria, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakaria.